Gaur egun estatuan, 100 bat NOSTRUM dendak-jatetxe daude.

Askotariko guneetan aurki daitezke, baina kokapen hobezina dute guztiek, hau da, kale jendetsu eta ezagunetan daude.

NOSTRUM guztietan bi gune bereiz daitezke: denda eta dastatzeko gunea. Denda lokalaren sarreran dago eta bertan erakusleiho handietan ikusgai dauden produktuak eros daitezke. Dastatzeko gunea, berriz, lokalaren atzealdean dago; mahaiak, aulkiak eta espazio zabalak, bezeroak, nahi izanez gero, erositako produktuak bertan kontsumi ditzan.

Fachada del primer local Nostrum en la calle Roger de Llúria, 134 en Barcelona

Lehendabiziko NOSTRUM dendaren argazkia (Roger de Llúria, 134. Bartzelona).

Lehendabiziko denda Bartzelonako Llúria kalean 1999ko ekainean ireki zen. Orduz geroztik, proiektuaren oinarri eta printzipioei eutsi diegu, berriki inauguratu ditugun lokaletan ikus daitekeen moduan.

Gure jatetxeek arrakasta badute, ondo egindako lanari esker da.

NOSTRUM dendak ez dira besteak bezalakoak, eta gure bezeroek atsegin dute besteengandik bereizten gaituen guztia; horregatik, ohiko bezero egiten dira eta etxean balira bezala sentiaraztea lortzen dugu.

NOSTRUMen, jakiak baino gehiago saltzen ditugu:

  • Kalitatea saltzen dugu: etxeko produktuak, % 100 naturalak eta orekatuak
  • Aurrekontu guztietara egokitutako produktuak saltzen ditugu.
  • NOSTRUMeko Zaleen Klubeko kide bazara, % 50eko deskontuak ukango dituzu gure plater guztietarako, eta 1, 2 edo 3 eurogatik erosi ahal izango dituzu.
  • Denbora saltzen dugu: NOSTRUMera etortzeagatik irabazitako denbora guztia aisialdiko bestelako jardueretan erabil dezakezu.
  • Aukera handia saltzen dugu. Kontsumitzaileak askotariko jakiak ditu aukeran. 100 plateretik gorako aukerarekin, erraza da bezero guztien lehentasunei eta gustuei erantzuna ematea.

KomunikabideetanTelebistako erreportajeak